top of page
Kartela a3-2019web.jpg

Eguna:

2018-ko UZTAILAK 14-ean

Azalpena:

Orientazio froga honen helburua, Asteasu eta Santa Marina ingurua ederrak ezagutaraztea da (mendi orientazioko froga bat da).
Horretarako parte hartzaile edota talde bakoitzak, mapa bat, kontrol txartel bat eta balizen deskribapen bat izango ditu.
Erabiliko diren mapak (1/10.000 eskalakoak), ondorengoak bezelakoak izango dira:
Mapan zenbakidun borobiltxo batzuk egongo dira, eta horiek izango dira balizen kokalekuak.
Borobiltxoaren ondoan bi zenbaki daude:
  Lehenengo zenbakiak balizaren zenbakia esan nahi du, eta parentesis barrukoak, baliza hori aurkitzeak ematen duen puntuak (zenbat eta hurrunagoko balizak puntu gehiagokoak izango dira)
Beste aldetik, baliza bakoitzak pintza bat edukiko du (pintza guztiak desberdinak dira), eta balizak daukan zenbakia ikusi beharko da eta kontrol txarteleko zenbaki bereko laukitxoan zulatu beharko da.
Horrelakoak izango dira balizak:

Eta horrelakoak kontrol txartelak:

Balizen deskribapen orrian, balizen kokapenari buruzko informazioa emango da (hesi batean, zuhaitzean zintzilikatuta,...)
Ibilbidea ez dago finkaturik. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du zein baliza aurkitzera joan eta zein ordenetan. 
​Satelite argazki batzuk ere prestatuko ditugu, txikienekin parte hartu nahi dezuenentzat errazago izan dadin.
Derrigorrezkoa da ura eta mendiko arropa ta oinetakoak ekartzea.
 
Froga amaieran (20:15-etan) anoa postua egongo da Santa Marina-n parte hartzaile guztientzat.
Oparitxo bat ere banatuko da parte hartzaile guztiei
Proba ez lehiakorra izango da.
Partehartzaile guztiek kontutan eduki behar dituzuen beste gauza batzuk hauexek dira:
            * Denbora epe bat dagoela (denboratik gora heltzeak penalizazioa dakar)
           * Zuen txartelean dauzkazuen zenbakia daukaten balizetan bakarrik zulatu behar duzuela txartela.

Ordua / iraupena:

Froga luzea:

17:00-etan hasiko da eta gehienez hiru orduko iraupena izango du.
 
20 Baliza kokatuko dira eta beraien kokaleku eremua hauxe litzateke:

Froga motza (famili giroan egiteko aproposa):

18:00-etan hasiko da eta gehienez bi orduko iraupena izango du.
 
20 Baliza kokatuko dira eta beraien kokaleku eremua hauxe litzateke:
Bi froga hauetaz gain, beste ibilbide motzago bat prestatuko dugu Santa Marina inguruetan haur txikiekin egin nahi duzuenontzat.

Lekua:

Santa Marina Ermita, Goiballara Auzoa, 20159 Asteasu, Gipuzkoa

Parte hartzea:

Bakarka edo taldezka parte hartu ahal izango da.
 
Gehienez 5 kide-ko taldeak izango dira
(12 urtetik beherakoek heldu batez lagundurik)

Izen ematea:

IZENA EMATEAREN diru guztia "juneren hegoak" elkartera bideratuko dugu:
12 urtez gorakoak 5€ / beherakoak 3€
Izen ematea bertan egingo da, proba bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago.
bottom of page