top of page
2024Orientazioa.jpg

Eguna:

2024-ko UZTAILAK 13-ean

Zer da Orientazio proba bat?

Ez dakienarentzat zer den Orientazio proba bat, eta haurrak dituen edo haurrekin jolastu duen batentzat, ALTXORRAREN BILA jolasa bezelakoa dela esango genioke.
Egunean bertan (goizean), mendian zehar "baliza" batzuk ipiniko ditugu (balizaren argazkia beherago ikustea daukazue).
Proba haseran, talde edo bakarkako partehartzaile bakoitzari mapa bat emango diogu baliza guztien kokapena zehaztuta dagoena (maparen adibidea ere beherago ikustea daukazue) .
Proba bakoitzak denbora epe bat edukiko du, eta denbora horretan ahal diren baliza gehienak bilatzean datza proba.
Baliza aurkitzean, guk emango dizuegun kontrol txartel batetan markatu beharko duzue.

Azalpena:

Orientazio froga honen helburua, Asteasu eta Santa Marina ingurua ederrak ezagutaraztea da (mendi orientazioko froga bat da, zeren eta mendian zehar egongo dira balizak).
Horretarako bakarkako parte hartzaile edota talde bakoitzak, mapa bat, kontrol txartel bat eta balizen deskribapen bat izango ditu.
Erabiliko diren mapak (1/5.000 eskalakoak), eta ortofoto bat atxikituta izango dira. Adibide giza:
Captura.JPG

Balizak mapan:

Mapan zenbakidun borobiltxo batzuk egongo dira, eta horiek izango dira balizen kokalekuak.
Borobiltxoaren ondoan bi zenbaki daude:
  Lehenengo zenbakiak balizaren zenbakia esan nahi du, eta parentesis barrukoak, baliza hori aurkitzeak ematen duen puntuak (zenbat eta hurrunagoko balizak puntu gehiagokoak izango dira)
Beste aldetik, baliza bakoitzak pintza bat edukiko du (pintza guztiak desberdinak dira), eta balizak daukan zenbakia ikusi beharko da eta kontrol txarteleko zenbaki bereko laukitxoan zulatu beharko da.
Horrelakoak izango dira balizak:

Eta horrelakoak kontrol txartelak:

Ibilbidea librea da,  ez dago finkaturik. Parte hartzaile bakoitzak erabakiko du zein baliza aurkitzera joan eta zein ordenetan. 
Derrigorrezkoa da ura eta mendiko arropa ta oinetakoak ekartzea. Praka luzeak ere komenigarriak dira, zeren eta zatiren batzutan belar haundi xamarra aurkitzea daukazue.
 
Froga amaieran anoa postua egongo da Santa Marina-n parte hartzaile guztientzat.
Oparitxo bat ere banatuko da parte hartzaile guztiei
Proba ez lehiakorra izango da.
Partehartzaile guztiek kontutan eduki behar dituzuen beste gauza batzuk:
            * Denbora epe bat dago (denboratik gora heltzeak penalizazioa dakar)
           * Zuen txartelean dauzkazuen zenbakia daukaten balizetan bakarrik zulatu behar duzue txartela.
 
           * Mendian aurkituko dituzuen animali eta jabetzak errespetatu egin behar ditugu (hesia itxita aurkitu eskero itxita utzi,....)

Ordua / iraupena:

Froga luzea:

16:30-etan hasiko da eta gehienez hiru orduko iraupena izango du.
25 Baliza kokatuko dira eta beraien kokaleku eremua hauxe litzateke:

Froga ertaina (famili giroan egiteko aproposa):

17:30-etan hasiko da eta gehienez bi orduko iraupena izango du.
 
20 Baliza kokatuko dira eta beraien kokaleku eremua hauxe litzateke:

Lekua:

Santa Marina Ermita, Goiballara Auzoa, 20159 Asteasu, Gipuzkoa

Parte hartzea:

Bakarka edo taldezka parte hartu ahal izango da.
 
Gehienez 5 kide-ko taldeak izango dira
(12 urtetik beherakoek heldu batez lagundurik)

Izen ematea:

IZENA EMATEAREN diru guztia "Aspanogi" elkartera bideratuko dugu:
12 urtez gorakoak 5€ / beherakoak 3€
Izen ematea bertan egingo da, proba bakoitza hasi baino ordu bete lehenago.
Probako azalpen eta oharrak, proba bakoitza baino 20 minutu lehenago izango dira.
bottom of page