Nola Iritsi
GPS Koordenadak: 43.198116, -2.116436
Asteasuko herritik atera eta Andazarrateko errepidea hartu behar dugu (Orio edo Zarautz-era joango bagina bezela).
Andazarrate gainera heldu baino lehen, eskubi alderaka bihurgune itxi bat pasa eta gero, Santamañako ermita ikusiko dugu gure aurrean, mendi tontorrean.
Bertan dago bidegurutzea, ezker aldeaka.
Bidegurutzean egurrezko seinale batzuk ere badaude baserrien izenak ipiniz, eta tartean Santamaña.
Bihurgunean bertan ezker aldera artu baino, hobeto da pixka bat aurrerago joatea, eta hurrengo ezker aldean agertuko zaigun baserri ederraren aparkalekuan buelta ematea (lehen Olarragoikoa jatetxea zana).
Jatetxeko aparkalekuan buelta eman eta berriz aldapa behera joan behar gara (Asteasuraka) eta orain bai, bide gurutzea hartu eskubi aldera.
Behin bidetxoan sartuta, 300 metro inguru joan behar gara aurrera eta gure eskubira aldapa gogor bat aurkituko dugu.
Primeran jarri martxa kotxian eta jarraitu aldapan gora.
200 metrotan Santamañan gaude!!!